KARMELE ITURBE foto pequeñaLeer en castellano

Ongi etorri nire txoko digital txikira. Bertan, nik bakarrik edo beste psikoterapeuta, terapeuta korporal eta psikomotrizistekin batera egiten dudan lanaren berri informazioa aurki dezakezu. Baita sare barruan edo kampoan atenzioa deitu eta zurekin partekatu nahi dudan horretaz ere hitz egiten dut. Azken finean dena nolabait lotuta dago, begirada sistemiko eta gestaltikoarekin. Biak sakonki errotuta baitaude egiten dudan lanaren oinarrian, bai talde terapian baita bakarkakoan ere.

Hiraganean, hospitalean psikologia kliniko arloan lana egin dut. Buenos Airesen bikote eta famili terapeuta bezala, arazo ezberdinen inguruan lan egin nuen, baita gaixotasun mental larria pairatzen zuten personekin. Hospital berean ere gaixo organiko atenzio psikologikoan lana egin nuen lantalde psikoanalista baten partaide izanik. Handik bueltan Gipuzkoan hezkuntza terapeutiko zentru batean lana egin nuen nerabekin. 2002tik bi sexutakok nerabe eta helduekin lana egiten dut nire kontsultan Zumarragan, bai euskeraz eta baita erderaz ere. Haurren kasuan, nire lana unitate familiarrera zuzentzen da. Bestalde, urteak daramatzat taldeak kordinatzen (Kontzientzia korporal, haurdun taldea, emakume taldeak eta abar). Eten gabe nire formakuntza zabaltzen ari naiz eta honek pertsona eta terapeuta bezala garatzen laguntzen dit.

Psikoterapian sinisten dut orain aldian eta gure desio eta aukerez kontziente izateko aukera ematen digun barne hiraultza bat bezala. Terapeuta bezala kontsultatzen duen pertsonari planteatzen duen arazoaz ikuspegi zabalago bat ematen diot, erralitatea osatzen duen beste alderdia azalduz. Prozesu terapeutikoan pertsonak bere kontzientzia areagotzen du. Bere izateaz zein egoeraz ezagutzen ez duen horretaz ohartzen joaten da. Modu honetan errekurtso berriak aurkitzen ditu eta egunerokotasunean erantzun kreatiboagoak eman ahal izango ditu. Erreprimitutako emozioak integratu, osatu eta azken finean garen horretan osatzea da helburua.

Nire lan tresanak kontsultatzailea eta ni gara, bidea erlazio terapeutikoa eta oinarria, ikuspegi humanista. Esperientzia eta errespontsabilitateari lehentasuna ematen diot azalpena eta justifikazioaren aurrean. Etiketa eta moralismorik gabe baizik eta kontsultatzen duen pertsonarekiko kompromezu osoarekin.

Kontaktuan jarri kompromisurik gabe.

Anuncios