403901_446650135360219_1098635266_nLeer en castellano

Bihotzez sinisten det nerabezaroa esnatze sakon bati dagokion aro bat dela. Argitasun berezia dagokion garaia, benetan baliagarri eta aberatsa dena, ulertu eta integratu ahal badugu. Nerabezaroa polita, iraultzailea da, batzutan zaila ere bada suposatzen duen  erronkagatik. Berriro errepikatuko ez den momento bat da, non gure izate sakon, berezko eta basatienarekin… bat ehinik gauden. Prozesu guzti hau errespetuz aurrera eramaten laguntzeko proposatzen det tailer hau.

14-18 tarteko neska nerabeei zuzendutako espazio hau, emakume helduen taldearen antzeko zerbait bezala proposatzen dut. Kasu honetan formatu  labur eta konpaktuago batean, nerabeen erritmora egokitua. Emakume izate honen  hasieran  apoiatzen gaitu espazio honek, bertan nortasun eta sexualitate femeninoaren inguruan sakonduko dugu. Gu geu garena onartu eta izaten ikasteko. Arreta berezia jarriko dugu gure gorputzarekin dugun erlazioarekin, hain zuzen gure utero eta mestruazio zikloarekin. Gure gorputzaz esan dizkiguten ideia faltxu eta ustez “izan beharko” ginatekeen hori bertan behera utzi eta gu geu izate horretan urratsak emateko espazioa.  Askatasun posible bakarra gugandik hasten delako, gure gorputzetik, gure sexualitatetik.

NORI ZUZENDUA: 14-18 urte tarteko neskei.

NON:                           Laskurain baserrian (Antzuola)

NOIZ:                          Ekainak 26, osteguna. 10:00 etatik 20:00 tara.

PREZIOA:                 70 euro. Kontu korronte bidez (30) ordainduko dira erreserba egiterakoan.

Erreserba eta informazioa gehiago: 943 72 51 57 / karmele@karmeleiturbe.com

Anuncios