Leer en castellano

2014 Emakume Taldea Karmele Iturbe

Urtero bezala Urtarriletik Maiatzera gurekin berrarukitzeko espazio bat proposatzen dizuet. Gure barreneko alderdi errez eta pozgarriak zein  ukatu eta beldur ditugunekin konektatu eta sentitu ahal izango ditugu. Argitik iluntasunera, plazerretik displazerrera, amorrua, sentsibilitatea, natura ziklikoa, lehia, bulnerabilitatea, rezeptibitatea, sentsualitatea, sexualitatea, errua… esploratuko ditugu. Topaketak barne mugimendua eragingo dute, sakonak izango dira eta bertan gugandik zein gure artean banatzen gaituzten ezaugarrietara ireki ahal izango gara. Taldeak gure min sakonaz zein gure indar eta poztasun jatorraz ohartzen laguntzen digu, gure alderdi ilun eta manipulatzaileez zein gure maitatzeko gaitasunaz.

Zergatik taldean? Horrela gure esperientzia pertsonaletik haruntzago joan gaitezkeelako eta partekatuz gure arbasoen jakituria femeninoarekin berkonektatu deazakegulako. Gure arteko harremanetatik elikatzeko beharra dugulako, bertan indarra hartzen baitugu. Nahiz eta  bizitzeko modu, sinismen, ezaugarri pertsonal ezberdinak izan, emakumeok historia, gorputz, zenbait pentsamendu eta sentimendu konpartitzen ditugu. Bakarrik gaudenean ematen den intimitatea ezberdina da, sakon sakonean femeninoak soilik diren zenbait misterio eta konplexutasun emakume batek beste inork baina hobe ulertu ahal ditu. Gainera gizonak oso presente egoten dira talde hauetan. Niretzako helburu garrantzitsuenetako bat,  emakume eta gizonen arteko erlazioetan gaizkiulertuz josiriko gatazka, borroka, gerrate hau berreraikitzea eta sendatzea da. Emakume eta gizonezko baten elkartzerari eskerrak bizitzak aurrera dirau.

Terapeuta bezela egiten dudan lanak, talde prozesua eta prozesu pertsonala aldi berean egitea baimentzen du. Behar duenari laguntza eta kontentzioa eskeiniaz. Ez da soilik ideia trasmisio bat gauzatuko, baizik eta “orain eta hemen” esperimentazio gerta dadin sortutako espazio bat da.

Gure gorputzarekin erlazioa berreraikitzeko lanean hasiko gara, sakoneko tentsioak askatuaz, koraza mugituaz, energía handitzen eta biziago sentitzen lagunduaz. Jarraian, azaldu den horren inguruan lan egingo dugu, bizitutakoa partekatuko dugu eta horrela hitzaren bidez gorputzean bizitutakoa, garatu, integratu eta osatu ahal izango dugu. Gure emozio, energía, memoria, pentsatzeko modua, sinismen, ilusio… etan sakonduko dugo eta horretarako begirada sistemikoaz, Gestalt psikologiaz, bioenergetikaz, meditazio aktiboez, palpazio eta bisualizazioez, Jungen begiradaz… baliatuko gara.

Nori dago zuzendua? Beregan sakondu eta esploratzeko gogoz dagoen edozein emakumeeri. Bere kondizionamendu eta mugak ezagutu eta haruntzago joan nahi dutenei. Edozein emakume helduri, bere adin eta baldintza fisikoaz haruntzago, transformazio eta askatasun prozesu bat bizi nahi duenari. Taldeko partaide izateko ez da behar inongo formakuntza ezta terapia munduaren ezagupenik.

Taldea bost saiotan elkartuko da. Egutegi hau proposatzen dut:

  • Urtarrilak 17 ostirala, 18:00tatik 22:3otara
  • Otsailak 14 ostirala, 18:00tatik 22:30tara
  • Martxoak 7 ostirala, 18:00tatik 22:30tara
  • Apirilak 4 ostirala, 18:00tatik 22:30tara
  • Maiatzak 9tik 10ra bizikidetasuna. Ostirala 18:00tatik Larunbatara 16:00tara.

Partaide kopuruaren arabera saioak Urretxun edo Antzuolan (Laskurain zentrua) izango dira.

Prezioa 50€koa da saio bakoitzeko. Maiatzan ordean, 150€izango dira ostatu gastuak eta dietak kontutan hartuta. Ordainketa konpromezua saio guztietarako da. Plazaren erreserbarako kontu korrontean 50 €tako erreserba egin behar da.

Izena eman eta informazio gehiago jasotzeko utzi zure izena eta telefonoa nere erantzungailuan 943 725157 edo idatzi info@karmeleiturbe.com -era.

Anuncios